Iurtx TB

Horrez gain, Jaurlaritzak iragarri dituen aldaketen arabera, "Euskal Herria" kontzeptua liburuetatik kenduko dute bere zentzu politikoan.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak euskal curriculum berrian egingo ditzuten aldaketen berri eman du gaur. Edozein motatako "doktrinamendua" ekiditeko eta euskara eta gaztelania maila berean egoteko helburuarekin, auskara ez da komunikazio-hizkuntza nagusia izango; testu liburuetatik "Euskal Herria" ezabatuko dute kontzeptu politiko bezala erabiltzen denean; eta indarkeria argi eta garbi errefusatzea beharrezkoa izango da.
Celaak azaldu duenez, ikastetxeak "doktrinamendu gune bezala erabiltzeko tentazioa" eta hizkuntzen erabilera "sektarioa" ekiditeko egin nahi dituzte aipatu aldaketak.
Horrela, euskara eta gazteleraren arteko "elebitasun orekatua" bilatu nahi dute. Honen harian, kanpotik datozen ikasleek euskara ez ikasteko edo ebaluaketarik egin behar ez izateko aukera izango dute. Nolanahi ere, kasuan kasu aztertuko da.
Gainera, testu liburuetan "Euskal Herria" hitzaren erabilera zuzendu nahi du Hezkuntza Sailak. Euskal Herria kontzeptua kultura eta hizkuntza eremuetarako erabiliko da. Errealitate politiko-administratiboaz aritzean, "Euskadi" erabili beharko da.
Bestalde, giza-eskubideen tratamenduan ere aldaketak egin nahi dituzte, curriculumak indarkeriaren aurkako jarrera argia jaso dezan eta biktimekiko enpatia bultzatuz eskola guztietan.
Celaak gaur aurkeztu dituen dokumentuak EAEko Eskola-kontseiluan aztertuko dituzte datozen bi hilabeteotan. Ondoren Jaurlaritzaren eskuetara itzuliko dira eta Gobernu Kontseiluak onartu egin beharko ditu. Plan berria datorren urtean martxan jartzea espero dute.

EA

Bestalde, "elebitasuna lortzeko bidean azken urteetan emandako aurrerapauso guztiak arriskuan jartzea "egotzi dio Ikerne Badiola Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak Hezkuntza sailburuari.

Lan honetarako erabili dudan musika www.jamendo.com orrialdetik atera dut, Chill-out izeneko musikari dagokio eta albistearen izena "Don´t say goodbye" da. Isabel Celaa-ren argazkia googleeko irudietan bilatu dut eta albistea aldiz http://www.eitb.com.

0 comentarios: