Iurtx TB

Pasa den azaroaren 11n, Leioako campuseko Zientzia Fakultatean, David Bravo abokatu famatuak hitzaldia eman zuen.

Bravo aditua da pirateriari buruzko gaietan eta hori izan zen hitzaldiko gaia, hain zuzen ere. Abokatuak, benetan interesgarri burutu zuen hitzaldia, pirateriaren egoera alde guztietatik agerian hutsi baitzuen. Gaur egun, pirateriaren aurka doan lege berri bat inposatu nahi dute "arazoarekin" amaitzeko asmoz, baina Bravo, hortaz ere mintzatu zen umore edo ironiaz.

Berak bizitako epaiketaren bat ere erakutsi zigun, non pirateriari gai nagui izanik beti garaile irteten baitzen. Jamendo izeneko web orriaren existentziaz ere hitz egin zigun. Hitzaldia atsegina suertatu zen bertako protagonistak solturaz eta humorez hartzen baitzuen dena.

Hitzaldiko hainbat bideo lortu ditu, luzeegia izan bazen ere zenbait zati egin eta nire ustez interes gehien dituenak eskegi dizkizuet blog honetan, hala ere, bideo osoa EHU/UPV ko orrialdean aurkituko duzue. Lehen bideoa hitzaldiaren sarrera da eta bigarrena aldiz, hitzaldiaren atalik garrantzitsuena izan zen nire ustez:



Beste alde batetik, gure irakasleak (Gorka Palazio) aditu honi eginiko galdera ere nire blogean sartzea interesgarri suertatuko litzatekeela pentsatu dut:



Azkenik, eskerrak eman nahiko nizkioke Jabier Valienteri, bera izan baita bideoak erraztu dizkidana.



EUSKARA ETA INTERNET


Gaur egungo euskara ez da bere egoera onenean aurkitzen, industrializazioa dela eta, hiztun asko galdu zituen etorkin asko etorri baitziren hona lan egiteko asmoz. Baina, azken urteotan egoera hau hobetuz joan da, gero eta indartsuago ikus dezakegu gure hizkuntza, nahiz eta beste hizkuntzekin parekatuz nahiko atzeratua dagoen.
Jendea arazo honetaz kontura dadin, kontzientziazio prozedura bat sortarazteko asmoarekin burutu dugu bideo hau Xabier LarraƱagak, Josu Garciak eta nik (Iurgi Bilbao).
Beste alde batetik, eskerrak eman nahiko genieke bideo hau posible egin duten pertsonei, hain zuzen ere, Allande Boutin, Gorka Palazio eta Joseba Ezeiza adituei.

Amaiur

Amaiur (gaztelaniaz Maya) Baztango iparraldean dagoen herri txikia da, Elizondo eta Urdazubi lotzen dituen N-121 errepidearen erdibidean kokatutakoa, Otsondoko mendataren hegoaldeko muturrean. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 268 biztanle ditu.
1522ko uztailaren 15-19an gudu garrantzitsu bat gertatu zen bertan, Amaiurko gazteluaren setioa hain zuzen ere. Orduan, Gaztelako Erresuma eta Nafarroakoa elkarren aurka borrokan egon ziren eta nafarrak saiatu ziren Amaiurko gaztelua eta boterea berreskuratzen, baina huts egin zuten.
Urte hartako abuztuaren 12an gaztelarrek erre zuten, eta lekua eta historiaren oroigarri 4 mende geroago bertan ipini zuten monolitoa 1922an. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaia, 1931ko uztailean, eraso eta suntsitu zuten monumentua, eta azkenik 1982an berreraiki zuten.
Herria 1665ean Baztandik banandu zen, baina 1969an berriro batu zen.

Horrez gain, Jaurlaritzak iragarri dituen aldaketen arabera, "Euskal Herria" kontzeptua liburuetatik kenduko dute bere zentzu politikoan.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak euskal curriculum berrian egingo ditzuten aldaketen berri eman du gaur. Edozein motatako "doktrinamendua" ekiditeko eta euskara eta gaztelania maila berean egoteko helburuarekin, auskara ez da komunikazio-hizkuntza nagusia izango; testu liburuetatik "Euskal Herria" ezabatuko dute kontzeptu politiko bezala erabiltzen denean; eta indarkeria argi eta garbi errefusatzea beharrezkoa izango da.
Celaak azaldu duenez, ikastetxeak "doktrinamendu gune bezala erabiltzeko tentazioa" eta hizkuntzen erabilera "sektarioa" ekiditeko egin nahi dituzte aipatu aldaketak.
Horrela, euskara eta gazteleraren arteko "elebitasun orekatua" bilatu nahi dute. Honen harian, kanpotik datozen ikasleek euskara ez ikasteko edo ebaluaketarik egin behar ez izateko aukera izango dute. Nolanahi ere, kasuan kasu aztertuko da.
Gainera, testu liburuetan "Euskal Herria" hitzaren erabilera zuzendu nahi du Hezkuntza Sailak. Euskal Herria kontzeptua kultura eta hizkuntza eremuetarako erabiliko da. Errealitate politiko-administratiboaz aritzean, "Euskadi" erabili beharko da.
Bestalde, giza-eskubideen tratamenduan ere aldaketak egin nahi dituzte, curriculumak indarkeriaren aurkako jarrera argia jaso dezan eta biktimekiko enpatia bultzatuz eskola guztietan.
Celaak gaur aurkeztu dituen dokumentuak EAEko Eskola-kontseiluan aztertuko dituzte datozen bi hilabeteotan. Ondoren Jaurlaritzaren eskuetara itzuliko dira eta Gobernu Kontseiluak onartu egin beharko ditu. Plan berria datorren urtean martxan jartzea espero dute.

EA

Bestalde, "elebitasuna lortzeko bidean azken urteetan emandako aurrerapauso guztiak arriskuan jartzea "egotzi dio Ikerne Badiola Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak Hezkuntza sailburuari.

Lan honetarako erabili dudan musika www.jamendo.com orrialdetik atera dut, Chill-out izeneko musikari dagokio eta albistearen izena "Don´t say goodbye" da. Isabel Celaa-ren argazkia googleeko irudietan bilatu dut eta albistea aldiz http://www.eitb.com.

Aurkezpena

Iurgi Bilbao Elorrieta naiz, 22 urteko mungiarra eta EHU-ko kazetaritzako ikaslea. Blog honetan ikasgai honetako lan guztiak eskegitzen saiatuko naiz.

;;