Amaiur (gaztelaniaz Maya) Baztango iparraldean dagoen herri txikia da, Elizondo eta Urdazubi lotzen dituen N-121 errepidearen erdibidean kokatutakoa, Otsondoko mendataren hegoaldeko muturrean. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 268 biztanle ditu.
1522ko uztailaren 15-19an gudu garrantzitsu bat gertatu zen bertan, Amaiurko gazteluaren setioa hain zuzen ere. Orduan, Gaztelako Erresuma eta Nafarroakoa elkarren aurka borrokan egon ziren eta nafarrak saiatu ziren Amaiurko gaztelua eta boterea berreskuratzen, baina huts egin zuten.
Urte hartako abuztuaren 12an gaztelarrek erre zuten, eta lekua eta historiaren oroigarri 4 mende geroago bertan ipini zuten monolitoa 1922an. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaia, 1931ko uztailean, eraso eta suntsitu zuten monumentua, eta azkenik 1982an berreraiki zuten.
Herria 1665ean Baztandik banandu zen, baina 1969an berriro batu zen.

Etiquetas: Historia
Hezkuntza plan berriak gaztelania eta euskara parean jarriko ditu
0 comentarios Publicado por Iurgi Bilbao en 23:35Horrez gain, Jaurlaritzak iragarri dituen aldaketen arabera, "Euskal Herria" kontzeptua liburuetatik kenduko dute bere zentzu politikoan.
Isabel
Celaa Hezkuntza sailburuak euskal curriculum berrian egingo ditzuten aldaketen berri eman du gaur. Edozein motatako "doktrinamendua" ekiditeko eta euskara eta gaztelania maila berean egoteko helburuarekin, auskara ez da komunikazio-hizkuntza nagusia izango; testu liburuetatik "Euskal Herria" ezabatuko dute kontzeptu politiko bezala erabiltzen denean; eta indarkeria argi eta garbi errefusatzea beharrezkoa izango da.
Celaak azaldu duenez, ikastetxeak "doktrinamendu gune bezala erabiltzeko tentazioa" eta hizkuntzen erabilera "sektarioa" ekiditeko egin nahi dituzte aipatu aldaketak.
Horrela, euskara eta gazteleraren arteko "elebitasun orekatua" bilatu nahi dute. Honen harian, kanpotik datozen ikasleek euskara ez ikasteko edo ebaluaketarik egin behar ez izateko aukera izango dute. Nolanahi ere, kasuan kasu aztertuko da.
Gainera, testu liburuetan "Euskal Herria" hitzaren erabilera zuzendu nahi du Hezkuntza Sailak. Euskal Herria kontzeptua kultura eta hizkuntza eremuetarako erabiliko da. Errealitate politiko-administratiboaz aritzean, "Euskadi" erabili beharko da.
Bestalde, giza-eskubideen tratamenduan ere aldaketak egin nahi dituzte, curriculumak indarkeriaren aurkako jarrera argia jaso dezan eta biktimekiko enpatia bultzatuz eskola guztietan.
Celaak gaur aurkeztu dituen dokumentuak EAEko Eskola-kontseiluan aztertuko dituzte datozen bi hilabeteotan. Ondoren Jaurlaritzaren eskuetara itzuliko dira eta Gobernu Kontseiluak onartu egin beharko ditu. Plan berria datorren urtean martxan jartzea espero dute.
EA
Bestalde, "elebitasuna lortzeko bidean azken urteetan emandako aurrerapauso guztiak arriskuan jartzea "egotzi dio Ikerne Badiola Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak Hezkuntza sailburuari.
Lan honetarako erabili dudan musika www.jamendo.com orrialdetik atera dut, Chill-out izeneko musikari dagokio eta albistearen izena "Don´t say goodbye" da. Isabel Celaa-ren argazkia googleeko irudietan bilatu dut eta albistea aldiz http://www.eitb.com.
Isabel
Celaa Hezkuntza sailburuak euskal curriculum berrian egingo ditzuten aldaketen berri eman du gaur. Edozein motatako "doktrinamendua" ekiditeko eta euskara eta gaztelania maila berean egoteko helburuarekin, auskara ez da komunikazio-hizkuntza nagusia izango; testu liburuetatik "Euskal Herria" ezabatuko dute kontzeptu politiko bezala erabiltzen denean; eta indarkeria argi eta garbi errefusatzea beharrezkoa izango da.Celaak azaldu duenez, ikastetxeak "doktrinamendu gune bezala erabiltzeko tentazioa" eta hizkuntzen erabilera "sektarioa" ekiditeko egin nahi dituzte aipatu aldaketak.
Horrela, euskara eta gazteleraren arteko "elebitasun orekatua" bilatu nahi dute. Honen harian, kanpotik datozen ikasleek euskara ez ikasteko edo ebaluaketarik egin behar ez izateko aukera izango dute. Nolanahi ere, kasuan kasu aztertuko da.
Gainera, testu liburuetan "Euskal Herria" hitzaren erabilera zuzendu nahi du Hezkuntza Sailak. Euskal Herria kontzeptua kultura eta hizkuntza eremuetarako erabiliko da. Errealitate politiko-administratiboaz aritzean, "Euskadi" erabili beharko da.
Bestalde, giza-eskubideen tratamenduan ere aldaketak egin nahi dituzte, curriculumak indarkeriaren aurkako jarrera argia jaso dezan eta biktimekiko enpatia bultzatuz eskola guztietan.
Celaak gaur aurkeztu dituen dokumentuak EAEko Eskola-kontseiluan aztertuko dituzte datozen bi hilabeteotan. Ondoren Jaurlaritzaren eskuetara itzuliko dira eta Gobernu Kontseiluak onartu egin beharko ditu. Plan berria datorren urtean martxan jartzea espero dute.
EA
Bestalde, "elebitasuna lortzeko bidean azken urteetan emandako aurrerapauso guztiak arriskuan jartzea "egotzi dio Ikerne Badiola Eusko Alkartasunako Komunikazio idazkariak Hezkuntza sailburuari.
Lan honetarako erabili dudan musika www.jamendo.com orrialdetik atera dut, Chill-out izeneko musikari dagokio eta albistearen izena "Don´t say goodbye" da. Isabel Celaa-ren argazkia googleeko irudietan bilatu dut eta albistea aldiz http://www.eitb.com.
Etiquetas: Heziketa
Iurgi Bilbao Elorrieta naiz, 22 urteko mungiarra eta EHU-ko kazetaritzako ikaslea. Blog honetan ikasgai honetako lan guztiak eskegitzen saiatuko naiz.
;;
Subscribe to:
Comentarios (Atom)