Amaiur (gaztelaniaz Maya) Baztango iparraldean dagoen herri txikia da, Elizondo eta Urdazubi lotzen dituen N-121 errepidearen erdibidean kokatutakoa, Otsondoko mendataren hegoaldeko muturrean. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 268 biztanle ditu.
1522ko uztailaren 15-19an gudu garrantzitsu bat gertatu zen bertan, Amaiurko gazteluaren setioa hain zuzen ere. Orduan, Gaztelako Erresuma eta Nafarroakoa elkarren aurka borrokan egon ziren eta nafarrak saiatu ziren Amaiurko gaztelua eta boterea berreskuratzen, baina huts egin zuten.
Urte hartako abuztuaren 12an gaztelarrek erre zuten, eta lekua eta historiaren oroigarri 4 mende geroago bertan ipini zuten monolitoa 1922an. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaia, 1931ko uztailean, eraso eta suntsitu zuten monumentua, eta azkenik 1982an berreraiki zuten.
Herria 1665ean Baztandik banandu zen, baina 1969an berriro batu zen.

Etiquetas: Historia
Subscribe to:
Enviar comentarios (Atom)

0 comentarios:
Publicar un comentario